Codespa Fundazioaren analisi ekonomiko-finantzarioa 2019-2022 urte bitartean
View/ Open
Date
2024-10-24Author
Bilbao Incera, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honetan Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) baten analisi
ekonomiko-finantzarioa egingo da. Honen bidez baieztatzen dugularik irabazi-asmorik
gabeko erakundeak ere modu eraginkor eta efizientean kudeatu behar direla, beste edozein
erakundek bezala, baliabide propioak edo kanpokoak aplikatuz aldez aurretik ezarritako
jarduketa-plana gauzatzeko, beste erakunde batek bere aurrekontuak finkatzen dituenean
bezala.
Aurrera eramango dugun azterketa 2019, 2020, 2021 eta 2022 ekitaldietara mugatuta
egongo da. Denok dakigun bezala, zoritxarrez, 2020an COVID-19ak eragindako pandemia
bat jasan genuen, eta honek alarma-egoera deklaratzea eragin zuen Espainiako lurralde osoan,
baita hedapen-uhin bat eragin zuen ere munduko ekonomia osoan eragina izan zuena eta
krisirik handiena eragin zuena mende bat baino gehiagotan. Horren ondorioz,
barne-desberdintasunak eta herrialdeen arteko desberdintasunak nabarmen egin zuen gora.