Herritarrek Administrazio Publikoarekin harremanetan dituzten eskubideak eta eskubide hauek babesteko bideak
View/ Open
Date
2024-10-24Author
Elexalde Urrutia, Garazi
Metadata
Show full item recordAbstract
Herritarrek, administrazio publikoarekin harremanetan daudenean dituzten eskubideak eta horiek babesteko bideak ezagutzeak ezinbesteko garrantzia du. Izan ere, sarritan informazio horren inguruko ezjakintasunak, herritarrak babesgabezia egoeran uzten ditu. Lan honetan, herritarrek administrazioarekiko dituzten eskubideak aztertuko ditugu, azken urteotan garatu diren administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeari dagozkion eskubideei garrantzia berezia emanez. Ondoren, herritarrek administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubide horiek defendatzeko bideak azaldu eta herritarrek informazio hau jasotzeko egun dituzten bideak aztertuko ditugu, haien bermeak hobetzeko proposamenak egitearekin batera.