Pandemia eta gizarte mugimenduak. (Des)aktibazioak, egokitzapenak eta presentzialtasunaren politizazioa
Jakin (258) : 89-102 (2023)
Abstract
Gizarte mugimenduen inguruko ikerketan murgilduta geunden 2020ko martxoan pandemia ate joka heldu eta gure jarduna eten zuenean. Etenaldi bortitzaren ostean, baina oraindik neurriz betetako pandemiaren testuinguruan, gure ikergaiaren inguruan horrek guztiak izandako eragina aztertzea ezinbesteko suertatu zitzaigun, eta inkesta bat egitea emankorra izan zitekeela iruditu zitzaigun.