Abstract
Lan honen helburua testuen sinplifikazio automatikoaren arloaren egungo egoera aurkeztea da. Horretarako, ikerketa-lerro honetan egindako sistemak eta prototipoak jaso ditugu hizkuntzaren, helburu duen taldearen eta egiten duen sinplifikazio motaren (sintaktikoa, lexikala edo biak) arabera sailkatuz. Sistemak ebaluatzeko metodoak eta garatu diren baliabideak eta tresnak ere aurkeztuko ditugu.