Dieta berdeari eutsiz. Dietetika Orokorra eta Aplikatua
Churruca I. & Lasa A. (2012). Dieta berdeari eutsiz. Dietetika Orokorra eta Aplikatua.. IKD baliabideak 4. http://hdl.handle.net/10810/9152
Abstract
Ikasleek Dietista-Nutrizionista kontsulta bateko kasu erreal baten azterketa egin behar dute. Neska nerabe bat bere amarekin dietista-nutrizionista baten kontsultara doa, neska dieta barazkijale bat jarraitzeko asmotan dabil baina bere amaren esanetan dieta pisua galtzeko estrategia besterik ez da eta ama elikadura portaeraren asalduraren bat ote duen beldur da. Ikasleek aholku dietetikoa eman behar diete ama-alabari, dagoeneko dituzten ezagutzak, ikasgaian garatutakoak eta era autonomoan lortutakoak integratu behar dituzte kasu erreal honen ebazpena egiteko, erabakiak hartzeko eta horiek eztabaidan defendatzeko hain zuzen ere.