Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: teoria
Huarte, M.; Saiz, P. & Goirizelaia, I. (2011).Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak: teoria. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Telekomunikazio-sare_eta_zerbitzuak-Teoria
Abstract
Aipatutako irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera:
1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira.
2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta.
3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik.
4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira.
5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena.
6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira.
Irakasgaiaren konplexutasuna dela eta, liburu honen lagungarri gisa ariketa-bilduma ere argitaratu dugu: TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: Ariketa ebatziak.