EAEren eta Txinaren arteko harreman ekonomikoak: aukerak eta erronkak
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (19) : 95-116 (2012)
Abstract
Artikulu honen helburu nagusia da EAEren eta Txinaren arteko harreman ekonomikoak aztertzea: zein izan da harreman horien bilakaera eta zein egungo garrantzia? 80ko hamarkadatik Txinak lortu duen hazkunde
ekonomiko biziaren eraginez bi ekonomien arteko loturak estutu egin dira: 2011n, EAEk Txinan erosi zuen bere guztizko inportazioen %5,3, eta Txinako merkatuan saldu zuen bere esportazio totalen %2,2. Halaber, gero eta enpresa gehiagok erabaki dute Txinan ezartzea. Argi dagoenez, Asiako Dragoi Handiaren hazkundeak aukerak eta erronkak dakartza herrialde garatu guztiontzat, eta EAEko ekonomiaren etorkizuna ere estuki lotuta egongo da inguru global berrian lehiakor izateko gaitasunarekin.