(2004) 18 Zenbakia;;(2004) Número 18http://hdl.handle.net/10810/386222024-03-28T10:29:33Z2024-03-28T10:29:33ZNaturaren kume ezkutuakAzkune Galparsoro, Gorkahttp://hdl.handle.net/10810/387132020-01-18T02:26:50Z2004-01-01T00:00:00ZNaturaren kume ezkutuak
Azkune Galparsoro, Gorka
Artikulu honetan zulo beltzak ditugu aztergai. Astro bitxi horiek behar bezala ulertzeko erlatibitate orokorra ezinbestekoa denez, artikuluaren lehen orrietan teoria horren inguruko ideia nagusienak aztertzen dira. Segidan, izarren heriotza hartzen da hizpide. Izar handienak zulo beltz bihurtzen direla ikusiko dugu. Zulo beltzek dauzkaten hainbat ezaugarri harrigarri ere lantzen dira artikuluan. Atal horretan zulo beltzen lurrinketak hartzen du lekurik garrantzitsuena. Bertan, kuantikaren oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu ostean, zulo beltzak ez direla hain beltzak erakusten da. Azkenik, singularitateen mundu ilunean murgilduko da irakurlea. Dauden argi-izpi bakan horien atzetik joaten saiatuko gara, eta ameslarienentzat, denbora-makinen inguruko xehetasun batzuk ere landuko dira.
2004-01-01T00:00:00ZAltzairu mikroaleatuen konformaziorako bide berriak: totxo meheen isukerta jarraitua eta zuzeneko ijezketaUranga, P.Fernández, A. I.López, B.Rodríguez Ibabe, J. M.http://hdl.handle.net/10810/387122020-01-18T02:26:48Z2004-01-01T00:00:00ZAltzairu mikroaleatuen konformaziorako bide berriak: totxo meheen isukerta jarraitua eta zuzeneko ijezketa
Uranga, P.; Fernández, A. I.; López, B.; Rodríguez Ibabe, J. M.
Artikulu honetan altzairu-ekoizpenaren kostuak murrizteko garatzen ari diren teknologia berriak aztertuko dira; batez ere altzairuzko ekoizkin erdilanduen isurketa-prozesua ijezketa prozesuarekin zuzenean elkartzea (Zuzeneko Ijezketa) oinarri duten teknologiak izango ditugu hizpide. Metalurgiaren ikuspegitik, teknika berrien eta ohikoen artean badaude desberditasun nabarmenak, hala nola ijezketaren aurreko aletamaina handiagoa eta osoko deformazio erabilgarri txikiagoa.
2004-01-01T00:00:00ZPatataren nematodo kiste-sortzaileaFullaondo Elordui-Zapaterieche, Asierhttp://hdl.handle.net/10810/387142022-09-29T17:44:19Z2004-01-01T00:00:00ZPatataren nematodo kiste-sortzailea
Fullaondo Elordui-Zapaterieche, Asier
Globodera rostochiensis eta G. pallida espezieak patataren nematodo kistesortzaile taldea osatzen dute. Bi espezie hauek landare-bizkarroi talde garrantzitsu bat dira. Patata nekazari-produktu garrantzitsua izanik berarekin zer ikusia duten bizkarroi guztiak interesgarri gertatzen dira. Aztergai hartu ditugun nematodoak beste hainbeste bizkarroi bezala historia interesgarri bat erakutsi izan du.
2004-01-01T00:00:00ZBasalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturakElosegi, MirariApraiz Atucha, Arturohttp://hdl.handle.net/10810/387112022-09-02T12:26:06Z2004-01-01T00:00:00ZBasalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturak
Elosegi, Mirari; Apraiz Atucha, Arturo
Basalto-plataformak egitura geologiko arras arruntak dira, basalto-kolada bakunen pilaketaz osatuta daude eta egitura zein konposizio zeharo homogeneoa erakusten dute. Agian, milioi bat kilometro kubikotik gorako bolumena izatea eta magmaren gehiengoa oso epe laburrean (< 1 Mu) azaleratzea dira basalto-plataformen ezaugarririk deigarrienak. Nahiz eta orain arte erupzio bolkaniko izugarri hauen zergatiak eta ondorioak garbi ez egon, gero eta ugariagoak dira plaka tektonikarekin eta Lur-mailako suntsipen biologiko orokorrekin nolabaiteko lotura erakusten dutela erakusten dituzten datuak. Lanaren hasieran, geologikoki bat-batekotzat har daitezkeen, erupzio hauen egitura eta ezaugarri petrologiko zein geokimikoak deskribatuko dira. Ondoren, basalto-plataformen sorrera prozesuen inguruan egun gailentzen ari diren bi ereduak deskribatuko dira, eta kontinenteen apurketa prozesuekin eta adin ezberdinetan izandako suntsipen biologiko orokorrrekin erlazionatzen dituzten datuak aipatuko dira.
2004-01-01T00:00:00Z