Deba barreneko euskarazko komunikazio sistema : tokian tokiko aldizkariaren kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean
Abstract
Ikerlan honetan, Deba Barreneko euskarazko prentsa idatzia aztertzen da: zehazki
kazetaritza-generoak eta gaiak hartu dira kontuan. Izan ere, 2000-2004 bitartean, bailaran
euskaraz argitaratzen diren aldizkariek zeri buruz informatzen duten, eta zein genero erabiliz
kaleratzen dituzten euren edukiak ezagutzeko. Horretarako, Bizkaia eta Gipuzkoa artean dagoen
eskualdean kaleratzen den tokian tokiko euskarazko prentsaren sei argitalpen aukeratu ditugu:
Ermua eta Mallabiko Drogetenitturri hilabetekaria, Eibarko …eta kitto! astekaria, Soraluzeko
Pil-pilean hamabostekaria, Elgoibarko Barren astekaria, Debako Berriketan hilabetekaria eta
Mutrikuko Kalaputxi hilabetekaria. Ikertu diren sei errebistetatik bost, 90eko hamarkadan sortu
ziren herri-aldizkariak dira; azkenak, Kalaputxik alegia, 2001ean ikusi zuen lehenengoz argia.