Konposatu organiko iraunkorren analisia Bizkaiko estuarioetako uretan
Abstract
Lan honen atzean dagoen hipotesia Bizkaiko itsasadarretan dauden mikroplanktonen populazioak eta hiri-kutsadurak erlaziorik ote duten aztertzea da.
Horretarako, ia urte eta erdian gazitasun altuko urak (> %3.0) hartu dira Nerbioi eta
Urdaibai itsasadarretan urtaro guztietan. Lagin horietan beste ikerlari batzuk analisi
genetiko orokorra bideratu dute mikroplanktonen dibertsitatea identifikatzeko eta lan
honen helburua izan da PAHen analisia aurrera eramatea.