Kutsatzaile organikoen analisia muskuiluetan
Abstract
Lan honetan Nikaraguako, Kolonbiako eta Kantauri itsasoko muskuiluen metatzen diren hainbat konposatu organikoen (hidrokarburo poliaromatikoak, difenil eter polibromatuak, musketak, konposatu organofosforikoak…) analisia egin da, MPSD erauzketa metodoa erabiliz. Era berean, hainbat urtaroetan zehar hartutako laginen neurketak haien artean alderatu dira, kontzentrazioen aldakuntza aztertzeko.