Show simple item record

dc.contributor.advisorLersundi Ayestaran, Mikeles
dc.contributor.advisorHuitzi Egilegor, Joseba Xabier ORCIDes
dc.contributor.authorAltuna Lertxundi, Maideres
dc.contributor.otherEnfermería II;;Erizaintza IIes
dc.date.accessioned2017-02-14T18:26:45Z
dc.date.available2017-02-14T18:26:45Z
dc.date.issued2017-02-14
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/20720
dc.description.abstractSarrera: kolostomia, heste-lodiaren eta abdomeneko paretaren artean komunikazioa sortzen duen prozedura kirurgikoari deritzo eta heste-eginkariak kanporatzea du helburu. Kolostomia egitearen arrazoi nagusiena kolon-ondesteko minbizia da. Hala ere, hesteetako hanturazko gaixotasunak, gaixotasun kongenitoak, traumatismoak edo malformazioak eta hesteetako buxadurak kolostomia egitearen arrazoi dira. Kolostomia egitean pazienteek egoera berrira egokitzeko arazoak edukiko dituzte eta arazo horiei aurre egiteko erizainaren rola garrantzitsua da. Helburu orokorra: paziente kolostomizatuen bizi-kalitatean eragina izango duen erizainaren esku hartzea deskribatzea. Metodologia: errebisio narratiboa hau egiteko bilaketa bibliografikoa egin da. Datu-base ezberdinetatik guztira 25 artikulu lortu dira. Hala ere, erreferentzia diren eta gaiarekin erlazioa duten web-guneak erabili dira. Emaitzak: paziente kolostomizatuek estoma egin ondoren arazo fisikoak, psikologikoak eta sozialak pairatzen dituzte. Arazo horien aurrean ebakuntza aurretik eta ondoren erizainaren rola oinarrizkoa da horiek prebenituz eta tratatuz. Ebakuntza aurretik estoma gune egokian markatzeak eta estomaren inguruko heziketak paziente kolostmizatuen bizi-kalitatean eragin positiboa du. Ondorioa: paziente kolostomizatuek estoma egin ondorengo egoerara egokitzeko erizainaren rola funtsezkoa da. Erizain-zainketak estoma egin aurretik hasi behar dira. Zainketa horiek pazienteri zuzenduak dauden arren, familia sartzea ezinbestekoa da, pazientearen zaintzaile-nagusia delako eta prozesu honetan euskarri nagusiena izango delako. Ebakuntza aurreko erizain estomaterapeutak duen rola oinarrizkoa da, estomaren markaketak eta heziketak pazientearen bizi-kalitatea eragin positiboa duelako. Horrez gain, lehen mailako eta estomaterapiako erizainaren zainketen jarraitasuna funtsezkoa da, ebakuntza osteko konplikazioak prebenitzeko eta tratatzeko eta aurre egiteko estrategiak garatzeko.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectcolostomíaes
dc.subjectostomíaes
dc.subjectestoma quirúrgicoes
dc.subjectcuidados enfermeríaes
dc.subjectcalidad de vidaes
dc.titlePaziente kolostomizatuei eskaini beharreko erizaintza-zainketakes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-05-18T08:04:38Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2016, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes
dc.identifier.gaurassign42548-705206es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record