Show simple item record

dc.contributor.advisorLlona González, María ORCID
dc.contributor.authorBengoetxea Gartzia, Ilargi
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T14:16:29Z
dc.date.available2017-05-02T14:16:29Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21214
dc.description.abstractBigarren olatuko feminismoa 60. hamarkadan Mendebaldean sortu eta garatu zen mugimendua izan zen, teoria eta praktika uztartu zituena eta beste munduko hainbat tokitara zabaldu zena. Aurreko garaiko feminismoez desberdindu zuena patriarkatuaren kontzepzio berria izan zen, gizonen boterean oinarritzen zen sistema hori aspektu guztietan erreproduzitzen zela aldarrikatuz eta ondorioz, horren kontra politikan, ekonomian, kulturan, ohituretan, arlo sozialetan etab. ekin zioten emakumeen eskubideen eta askatasunen alde. Borroka dinamika, forma eta antolakuntza berriak sortu zituen eta arlo indibidual eta kolektiboan aritu zen, arlo pribatua eta publikoa batuz. Familia, generoa, rolak, amatasunaren instituzioa eta beste hainbat elementu eraikuntza sozial eta kulturalak zirela barneratu zituen, gizakiaren izatean zer zen kulturala eta zer naturala eztabaidak presentzia handia hartu zuelarik. Feministek emakume eta gizonen artean erlazio erreprozitaterik ez zegoela salatu zuten, emakumea gizonaren araberakoa zela, bestea, eta gizona berriz absolutua. Beraz, lehenik emakumearen zapalkuntza onartu eta identifikatu zuten eta emakumea subjektu bezala hartu, subjektu horrek emakume guztien interesak defendatzen zituelarik eta borrokaren helburu komunak bateratzen zituelarik. Hori horrela, borrokari ekin zioten, tartean sexualitatearen inguruko tabu eta mitoak deuseztatzen saiatuz, emakumearen liberaziorako beharrezkoa zena. Horrek talka handia eragin zuen garaiko ohitura eta pentsamenduarekin. Bestetik, mugimendu bat izanik, etengabe eboluzionatzen joan zen, korronte eta eztabaida desberdinak sortuz; eztabaiden artean nabarmenena berdintasuneko feministen eta diferentziaren feministen artekoa izan zen, horrekin batera, bakoitzak militantzia eredu desberdinen alde eginez. Euskal Herrian ere, mugimendu honek garaiko gizartea astindu zuen, berezitasun eta ezaugarri propioekin, bertako testuinguruak baldintzatuta baina aldi berean feminismoak testuinguru patriarkal hori aldatzeko ahaleginak eginez. Kontuan hartzekoak dira Euskal Herriko feminismoa aztertzeko orduan, kanpoko mugimenduen eragina batetik eta bestetik Euskal Herriko egoera propio eta berezia, Hegoalde eta Iparraldeko egoera politiko desberdinak tartean. Lan honen asmoa mugimendu zabal honen ezaugarriak, korronte ezberdinak eta eztabaidak aztertzea izango da bai eta Euskal Herrian zentratuz, bertako joera eta berezitasunak ikertzea, 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketen bidez.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectBigarren olatuko feminismoa
dc.subjectEuskal Herria
dc.subject1977ko Euskadiko Emakumeen Lehen Topaketak
dc.titleBigarren Olatuko Feminismoa. Berezitasunak eta Euskal Herrian izan zuen eragina; 1977ko Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-24T06:21:20Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister60746-657462-10
dc.identifier.gaurassign26679-657462


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record