UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Poesia itzulpena: jarduera periferiko baten analisia

Thumbnail
View/Open
GRAL_GarciaLopez,A.pdf (1.641Mb)
Author
García López, Ane
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/21398
Abstract
Gradu Amaierako Lan honek orain arte euskarara itzulitako poesiaren gaineko analisi sakon eta osatu bat burutu nahi izan du, etorkizunera begira kontuan hartu beharreko hainbat alderdi azpimarratzeko helburuarekin. Emakumeek poesia itzulpenean duten lekuari hurbiletik begiratu diogu lan honetan, eta genero-ikuspegiak pisu nabarmena izango du, lanaren azken ataletan bereziki. Gure helburuak lortzeko, analisia hiru multzo handitan banatu dugu, eta atal bakoitzari dagozkion ondorioak ateratzen joan gara: lehen ataletan, poesiaren eta poesia itzulpenaren izaera periferikoa aztertu dugu, eta literatur genero horrek gure polisisteman duen lekuaren balorazio bat egin dugu Polisistemen Teoria oinarritzat hartuta. Hori osatzeko, NordaNor katalogotik ateratako datuen analisi bat egin dugu, eta orain arte itzulitako lanak behatu ditugu. Bi multzotan aztertu ditugu itzulpenak: monografiak eta monografietatik at argitaratutako itzulpenak (1980tik aurrera). Atal horretatik ateratako ondorioetan, analisian nabaritu ditugun hutsuneak seinalatu eta etorkizunera begira landu beharrekoak proposatu ditugu. Jarraian, orain arte itzuli denak eta itzuli ez denak euskal poesiaren polisisteman izan duen, daukan eta izan dezakeen eraginari ikusgarritasuna emate aldera, bi eredu zehatz behatu ditugu: Itxaro Borda eta Munduko Poesia Kaierak bilduma. Atal horretan, emakumeek poesia itzulpenean duten presentziak garrantzia berezia du, eta ondorioak genero-ikuspegitik osatu ditugu. Azkenik, June Jordan idazle estatubatuarraren Poem for Nana itzuli dugu, jardun praktikoaren bidez aurreko ataletatik erauzitako ondorioak osatzeko. Itzulpen lana egiteko baliatutako informazioa azaldu dugu atal horretan: idazlearen inguruko informazioa, poemaren analisia eta suertatutako zailtasunak. Itzulpena bera ere atal berean topatuko dugu, eta idazle periferiko bat itzultzearen erronkaren inguruko gogoetarekin biribilduko dugu atala. Lanaren ondorio orokorrek hiru multzo horiek batzen dituzte, atalen arteko harremanak esplizitu eginez eta batak besteagan duen eragina azalduz. Euskarara itzulitako poesiaren inguruko ikuspegi orokor bat eskaintzen saiatu gara: etorkizunerako erronkak, genero-ikuspegia lantzeko proposamenak, orain arte baliagarri suertatu diren formulak (euskarriak eta bildumak, esaterako)… Jardun periferiko bati plaza eskaini nahi dio lan honek, eta helburu hori betetzeko asmoz osatu dugu analisi hau.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE