Show simple item record

dc.contributor.advisorPacho Fernández, María Jesús ORCID
dc.contributor.authorBerho Goñi, Josune
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T18:37:26Z
dc.date.available2017-05-03T18:37:26Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21453
dc.description.abstractBaztango bailaran, etxebizitza arkitekturaren baitan goi-mailako arkitektura interesgarria bereizten da. Aipatzeko, arkitektura erlijiosoaren aldean, denbora luzean arkitektura zibilak ez du ikertzaileen artean horrenbesteko interesik sortu, eta are gehiago jauregi arkitekturari dagokionez. Arrazoi nagusi bat dokumentu eta informazioa bilatzeko dauden zailtasunak izan daiteke baina baita patrimonio honekiko dagoen sentsibilizazio falta, arkitektura erlijiosoarekin konparatuz gero, tradizionalki bigarren kategoriakoa kontsideratu baita. Hau dela eta, hutsune bibliografiko bat egon da baina poliki-poliki etxearen inguruko monografia eta artikulu espezializatuak agertzen hasi dira. Argitalpen zaharrenek batik bat, eraikuntza hauen aspektu morfologiko eta formalak aztertzen zituzten. Gaur egun ordea, artearen historiak ekonomia, politika, hezkuntza, soziologia bezalako aspektuak aztertuz ikerketa hauek osatzen hari da. Baztango kasuan Pilar Andueza Unanuaren ikerketa lanak azpimarratzekoak dira. Pilar Anduezak dion moduan; resulta difícil entender una casa o un palacio en su totalidad sin analizar a sus moradores, las circunstancias que le rodearon, así como sus modos de vida. Estos nuevos aspectos antropológicos y etnográficos que nos adentran en los usos, las costumbres, las modas y las ideas, resultan en la actualidad no sólo novedosos sino también complementarios respecto a los estudios tradicionales 1 . Baztanen emandako migrazio mugimendua, herritarren diru lorpenaren eta Baztango patrimonio aberatsaren iturri nagusiena izan zen. XVII eta XVIII. mendeak funtsezkoak izan ziren migrazioari dagokionez, izan ere, goi mailako gizarteren gailentze ekonomiko eta soziala suposatu zuen. Gertaera honen adierazpen argiena jauregiak izan ziren. Gailentze ekonomiko honek arkitekturaren garapena eragingo du, nibel handiko etxebizitzak bultzatuz. Tamaina handiek, monumentaltasunak eta plastizitateak jabearen fama justifikatu dute. Beraz, lan honen bidez, konturatuko gara mende hauetan jauregi tipologia berri baten agerpena emango dela.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectarkitektura
dc.subjectBaztan
dc.titleXVII-XVIII. mendeetako Baztango goi-mailako gizartearen etxebizitza tipologia
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T19:41:28Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister61181-680265-10
dc.identifier.gaurassign27293-680265


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record