UPV-EHU ADDI
  • Volver
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • Español 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
Ver ítem 
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz
  • Trabajos Académicos-Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz
  • Ver ítem
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz
  • Trabajos Académicos-Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz
  • Ver ítem
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Neonatologia unitateetan ospitaleratuta dauden eta arnas hartzeko zailtasunaren sindromea duten ume goiztiarrei zuzendutako arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinen berrikusketa bibliografikoa

Thumbnail
Ver/
TFG (1.456Mb)
Fecha
2017-09-18
Autor
Abril Prosa, Nuria
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
URI
http://hdl.handle.net/10810/22542
Resumen
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Ume goiztiarra 37. gestazio astea bete baino lehen bizirik jaiotzen den umea da. Erditze goiztiarra modu espontaneoan apurturiko poltsagatik gerta daiteke, baina normalean haurdunaldi anitzak eta amaren jatorri sistemikoko gaitzengatik gertatzen da. Ume goiztiarren arnas asaldurarik inportanteena, arnas hartzeko zailtasunaren sindromea (AHZS) da, zein biriketako fluidoen absortzio atzeratuagatik eta surfaktante kantitate urriagatik eraginda dagoen. Arnas-patologia horri aurre egiteko, neonatologia unitateko erizainek arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinak erabili ditzakete eta horiek dira, zehazki, lan honetan aztertuko direnak. Helburua: Neonatologia unitateetan ospitaleratuta dauden eta AHZSa duten ume goiztiarrei zuzendutako arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinak aztertzea. Metodologia: 2006 eta 2016 urte bitartean argitaratutako dokumentuak erabili dira eta bilaketa ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako dokumentuetara mugatu izan da. Bilaketak Medline, PubMed, Cinahl, Cuiden, Cochrane, Cochrane Plus, ScienceDirect, Scielo, Google Akademiko, ClinicalKey, NICE eta RNAOan egin dira. Emaitzak: Arnas fisioterapia motei dagokienez, perkusio eta bibrazio teknikek bihotz-maiztasuna eta tentsio arteriala jeisten dizkiete AHZSa duten ume goiztiarrei. Gainera, lagungarriak suertatzen zaizkie sekrezioak kanporatzeko, gorputz-jarreraren bidezko drainadurak bezala. Aspirazioari dagokionez, mukiak kanporatzeko teknika ziurra da; nahiz eta aldagai kardiobaskularrak desorekatzen dituen. Birikak estutzearen eta espirazio fluxuaren areagopenaren teknikei dagokienez, arnas-sistemaren elastikotasuna handitzen dute. Vojta metodoaren terapian zehar ez zen umean min edota estres zeinurik somatu. Espirazio amaierako presio positiboak (PEEP), espirazio amaieran albeoloak kolapsatu daitezen ekiditen, aireztapena hobetzea lortzen du. Gorputz-jarrerei dagokienez, “decubito prono” posizioa ume goiztiarrentzako erosoena da odoleko oxigeno-saturazioa, “decubito supino” eta alboko “decubito”-arekin alderatuta handitzen dituelako. Ondorioak: Alde batetik, arnas fisioterapiak AHZSa duten ume goiztiarren sekrezioak kanporatzen laguntzen du, arnas-funtzioan onura handia eragiten. Gainera, goiztiarren biziraupena eta bizi-kalitatea ere handitzen du. Hala ere, ez dago informazio nahikorik baieztatzeko eguneroko zainketa estandarizatu moduan eskaini ahal denik. Bestalde, “prono” posizioan ume goiztiarren oxigeno-saturazioa nabarmenki altuagoa da. Dena den, “prono” posizioa eguneroko terapia moduan ezin da gomendatu AHZSa duten umeen inguruan existitzen diren ikerketa kopuru txikia dela eta.
Colecciones
  • Trabajos Académicos-Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz
  • Recolecta

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Listar

Todo DSpaceComunidades & ColeccionesPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriasEsta colecciónPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materias

Mi cuenta

Acceder

Estadísticas

Ver Estadísticas de uso

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE