Show simple item record

dc.contributor.advisorMartínez de Aguirre Barcina, Nagore
dc.contributor.authorAbril Prosa, Nuria
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-09-18T16:28:51Z
dc.date.available2017-09-18T16:28:51Z
dc.date.issued2017-09-18T16:28:51Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22542
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Ume goiztiarra 37. gestazio astea bete baino lehen bizirik jaiotzen den umea da. Erditze goiztiarra modu espontaneoan apurturiko poltsagatik gerta daiteke, baina normalean haurdunaldi anitzak eta amaren jatorri sistemikoko gaitzengatik gertatzen da. Ume goiztiarren arnas asaldurarik inportanteena, arnas hartzeko zailtasunaren sindromea (AHZS) da, zein biriketako fluidoen absortzio atzeratuagatik eta surfaktante kantitate urriagatik eraginda dagoen. Arnas-patologia horri aurre egiteko, neonatologia unitateko erizainek arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinak erabili ditzakete eta horiek dira, zehazki, lan honetan aztertuko direnak. Helburua: Neonatologia unitateetan ospitaleratuta dauden eta AHZSa duten ume goiztiarrei zuzendutako arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinak aztertzea. Metodologia: 2006 eta 2016 urte bitartean argitaratutako dokumentuak erabili dira eta bilaketa ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako dokumentuetara mugatu izan da. Bilaketak Medline, PubMed, Cinahl, Cuiden, Cochrane, Cochrane Plus, ScienceDirect, Scielo, Google Akademiko, ClinicalKey, NICE eta RNAOan egin dira. Emaitzak: Arnas fisioterapia motei dagokienez, perkusio eta bibrazio teknikek bihotz-maiztasuna eta tentsio arteriala jeisten dizkiete AHZSa duten ume goiztiarrei. Gainera, lagungarriak suertatzen zaizkie sekrezioak kanporatzeko, gorputz-jarreraren bidezko drainadurak bezala. Aspirazioari dagokionez, mukiak kanporatzeko teknika ziurra da; nahiz eta aldagai kardiobaskularrak desorekatzen dituen. Birikak estutzearen eta espirazio fluxuaren areagopenaren teknikei dagokienez, arnas-sistemaren elastikotasuna handitzen dute. Vojta metodoaren terapian zehar ez zen umean min edota estres zeinurik somatu. Espirazio amaierako presio positiboak (PEEP), espirazio amaieran albeoloak kolapsatu daitezen ekiditen, aireztapena hobetzea lortzen du. Gorputz-jarrerei dagokienez, “decubito prono” posizioa ume goiztiarrentzako erosoena da odoleko oxigeno-saturazioa, “decubito supino” eta alboko “decubito”-arekin alderatuta handitzen dituelako. Ondorioak: Alde batetik, arnas fisioterapiak AHZSa duten ume goiztiarren sekrezioak kanporatzen laguntzen du, arnas-funtzioan onura handia eragiten. Gainera, goiztiarren biziraupena eta bizi-kalitatea ere handitzen du. Hala ere, ez dago informazio nahikorik baieztatzeko eguneroko zainketa estandarizatu moduan eskaini ahal denik. Bestalde, “prono” posizioan ume goiztiarren oxigeno-saturazioa nabarmenki altuagoa da. Dena den, “prono” posizioa eguneroko terapia moduan ezin da gomendatu AHZSa duten umeen inguruan existitzen diren ikerketa kopuru txikia dela eta.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectpremature infantses_ES
dc.subjectintensive care unit, neonatales_ES
dc.subjectrespiratory distress syndrome, newbornes_ES
dc.subjectrespiratory therapyes_ES
dc.subjectpositioninges_ES
dc.subjectnursing carees_ES
dc.titleNeonatologia unitateetan ospitaleratuta dauden eta arnas hartzeko zailtasunaren sindromea duten ume goiztiarrei zuzendutako arnas fisioterapia mota eta gorputz-jarrera desberdinen berrikusketa bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-23T06:57:31Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.identifier.gaurregister77113-740438-08
dc.identifier.gaurassign57708-740438


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record