Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.advisorYuste Muñoz, Sergio
dc.contributor.authorArando Zubia, Amaia
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-09-18T16:32:28Z
dc.date.available2017-09-18T16:32:28Z
dc.date.issued2017-09-18T16:32:28Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22543
dc.description.abstractMarko teorikoa eta justifikazioa: Parkinson gaixotasuna sistema nerbiosoan eragiten duen gaixotasun neurodegeneratibo kronikoa bat da, garuneko sustantzia beltzean eragiten duena. Substantzia beltzean dauden neuronak kaltetzen dira eta dopamina neurotrasmisoreen gutxipena gertatzen da, ondorioz garunak gorputzeko mugimenduen kontrola galtzen du sintoma motoreen eta sintoma ez motoreen agerpena emanez. Sintoma horiek sufrimendua, ezgaitasuna eta dependentzia sorrarazten die gaixoei beraien eguneroko bizimoduan, osasunarekin lotutako bizi kalitatea murriztuz. Hori dela eta, oso garrantzitsua da erizainek gai honen inguruko jakintza sakona edukitzea ondoren gaixoei beharrezkoak diren zainketa eraginkorrak eskaini ahal izateko eta beraien bizi kalitatea ahalik eta hobeagoa izateko Helburu orokorra: Parkinson gaixotasunean ematen diren sintomak osasunarekin lotutako gaixoen bizi kalitatean nola eragiten duten identifikatzea. Metodologia: 2007.urtetik gaur egun arte argitaratutako ingelesezko eta gaztelerazko lanak aztertu dira. Artikuluk eskuratzeko CUIDEN, MEDLINE, CINAHL, PsycoINFO eta Science Direct datu baseak erabili dira. Bestalde, esku-bilaketa burutu da honako aldizkari zientifikoetan; Enfermeria Clínica, Journal of the Neurological Science, International Journal of Nursing Studies, eta Journal of Neuroscience Nursing. Horrez gain, Praktika klinikoaren Gidak eta aukeratutako artikuluen bibliografiak aztertu dira. Emaitzak eta eztabaida: Parkinson gaixotasunean ematen diren ohiko sintomak tresna desberdinen bitartez identifikatu dira, hala nola, MMSE, BDI, FSS, SCOPA-AUT, ASBPD , NMSS eta UPDRS eskalen bitartez. Era berean, sintoma horien eragina bizi kalitatean nolakoa den neurtu egin da PDQ-39, PDQ-8 eta SF-36 eskalen eta galdetegien bidez. Eragin handiena daukaten sintoma ez motoreak eta motoreak mina, gernu asaldurak, asaldura kognitiboak, depresioa, zurruntasuna, gorputz adarrak mugitzeko zailtasuna, gorputzeko jarrera ezegonkorra, bradezinesia eta martxaren alterazioak izanik. Ondorioak: Bai sintoma motoreek bai ez-motoreak eragin negatiboa eta kaltegarria daukate osasunarekin lotutako gaixoen bizi kalitatean baina bietatik, sintoma ez motoreak dira gehien eragiten dutenak. Bestalde, gaixotasuna aurrera joan ahala, sintoma gehiago azaleratzen dira gaixoen bizi kalitatea okertuz, gainera bi sintoma motoreek elkarren artean erlazio esanguratsua daukate. Beharrezkoa da talde multidisziplinarraren balorazio jarraitua egitea eta baita erizainen esku hartze jarraitu eta eraginkorra ematea ere. Hala eta guztiz ere, gaur egun Euskal Herrian ikerketa gutxi egin dira gai honen inguruan, eskala eta galdetegi ezberdinak egoteak zailtasunak dakartza emaitzak konparatzerako orduan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectparkinson´s diseasees_ES
dc.subjectneurodegenerative diseasees_ES
dc.subjectquality of lifees_ES
dc.titleParkinson gaixotasunaren eragina gaixoen bizi kalitatean: berrikusketa bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-23T14:46:41Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.identifier.gaurregister77167-668028-08
dc.identifier.gaurassign57760-668028


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record