Hiztun zaharren jarrerak bertako eta atzerriko hiztun berriekiko
Fecha
2017-11-21Autor
Piejko-Martinez, Katarzyna María
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan, hiztunen jatorria irizpide edukita, hiztun zaharren jarrerak aztertuko dira. Horretarako, lehenik –eta, bidenabar, ikuspegi zabalagoa eskaintze aldera– beste hizkuntza gutxitu batzuen kasuak aztertuko dira. Bigarrenik, gaia aztertzeko abiapuntua den euskaldun berri / euskaldun zahar dikotomiaren egokitasun eta gaurkotasun falta agerian utziko da. Hirugarrenik, hiztun berrien lehengo eta egungo egoera zein den aztertu, eta hiztun haiekiko hiztun zaharrek dituzten jarrerak aztertuko dira, bi aldeetakoen ikuspuntua alderatuta. Honaino marko teorikoa. Zati enpirikoak analisi bera egingo du atzerriko hiztun berrien kasuan, hedabideetan haiei egindako elkarrizketetan oinarrituta. Azkenik, konparaziotik atera daitezkeen ondorioak eskainiko dira.