Umore haur hezkuntzan
View/ Open
Date
2018-03-12Author
Sanz Cruz, Idoia
Metadata
Show full item recordAbstract
Barre egiteko gaitasuna, bizitza umorez hartzeko jarrera eta horretaz lankideekin, familiarekin eta lagunekin gozatzeko ahalmena, gaur egun ia lortu ezin den irrika da. Hala ere, badaude gure artean hori bost minututan lortzeko gai direnak: haurrak. Hauek dira gehienetan, helduon barre egiteko gura pizten dutenak. Irakasleen egun grisak ere haien burutazioekin, txisteekin eta algarekin koloreztatzen dituzte.
Horren guztiaren ondorioz, umorea, barrea eta Haur Hezkuntzako irakasleak eta haurrak bateratuak izan dira GBL honetan, hauen arteko "nahasketak", gaur egungo eskolak bizipozez, alaitasunez, maitasunez, konfiantzez, lasaitasunez eta ikaskuntza esanguratsuez betetzen dituztelarik.
Deritzogun "nahasketa" hori, txosten honetan behatua izango da, umeekin egunero dauden irakasleez eta haurrez ikasteko, etorkizunean gure kargu izango ditugun haurrak hobeto ulertzeko eta gure lana "lana" ez izateko, gozamena baizik.