Search
Now showing items 1-9 of 9
Neronek bizi izandakoa
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Basauriko Arizko Ikastolaren inguruan izandako bizipenak kontatzen dira eta, aldi berean, errepaso sozio-historiko bat egiten da euskal kulturaren 1970eko hamarkadatik gaur arterainoko prozesuaz.
Goza daiteke gehiago: euskaldun baten hizkuntza-bidaia
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Liburu honek frogatzen du euskararen erabilera erraz hobetu dezakegula euskal hiztunok horretan ardura hartzen badugu.
Jolas sakona
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Saio honek bertsolaritzak duen sormen-ahalaz dihardu. Horixe da, hain zuzen, bertsolaritza ematen zaion egitekoa: mundu berri bat ekoiztea, sortzea eta izendatzea.
Hizkuntzen berdintasun komunikatiboa: errealitatea ala mitoa?
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Saio honek euskaraz zergatik egiten den hain gutxi galdera egiten du. Lau hizkuntzalari aditu jartzen ditu galdera horri erantzuten.
Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Sarrionandiaren obraren ulermena berritzera datorren saio bat da. 1981-2001 urte bitarteko Sarrionandiaren itsas irudiek hain mediatizatuta dagoen euskal gatazkari buruzko gogoeta egiten da mintzaira berriaren bidez.
Gontz garaia: (ipuinak kontatu ez dituztenei)
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Galernaren irudia hartuz, Donostian 1813an eta 1914an Baionan gertatutako aro aldaketa astintzailearen berri ematen duen saio bat, zeinetan Ilustrazioaren aurkako gurutzada absolutista ezarri baitzen.
Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Saio bat da futbolak euskal gizartean duen eraginaz, nazio-ikuspegiaren aldetik begiratuta. Agerian geratzen da futbolak eragin garrantzitsua duela nazio-erakuntza garaikidean.
Islandiera ikasten
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Poesi liburu bat da, non poeta euskaldun-berriak islandiera ikastea txikia eta periferikoa denarekiko hurbiltasuna, enpatia eta identifikazioa ikastearen metafora iradokor bihurtzen baitu.
Izan gabe denaz: euskal literatur kritika hedabideetan: hogeita hamar urte hedabideetako euskal literatur kritikan
(Utriusque Vasconiae, 2014)
Kritikak euskal literaturaren inguruan sortutako diskurtsoa aztertzen da saio honetan. Orobat, literatur kritikaren funtzioaz. XXI. Mendean kultur kritikak izan beharko lukeen lekuaz gogoeta egiten da.