Show simple item record

dc.contributor.advisorPacho Fernández, María Jesús ORCIDes
dc.contributor.authorLuengo Aguirre, Maitees
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T18:33:20Z
dc.date.available2018-12-03T18:33:20Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30067
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honen ikergaia, XX. mende hasierako Bilboko goi-mailako emakumeek etxebizitzaren espazio anitzekin izandako harremana da. Landutako ikuspuntuari dagokionez, arkitekturarako bestelako hurbilpena proposatu nahi izan da; genero desberdintasunetik abiatuta sortutako eraikitze sozial eta kulturalak, etxeko guneak baliatzerakoan izandako eragina kontuan hartzen. Xede nagusia, Alfontso XIII.aren garai konstituzionalean zehar (1902-1923) etxebizitzako ezaugarri tradizional eta modernoen arteko harremana lantzea izan da; aurreko mendeko oinordekotzari men egin edota modernotasunerako bideak zabaldu ziren jakiteko. Lehendabizi, alde metodologikoaren berri ematen da lanean, honekin batera baliatutako lehen mailako iturriak eta gaiaren inguruan garatutako bibliografia aurkezten. Horretarako, argazkiak eta garaiko eraikitze espedienteak baliatu izan dira: Bilboko Udaleko Artxiboko zein Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoko iturriak; baita ere Getxoko Udal Artxibokoak eta Euskal Museoko argazki fondoa. Bigarren puntuak irakurleari garaiko hiriko espazioaren, tipologia arkitektonikoaren eta emakumezkoaren egoera sozialaren berri emango dio; proposatutako azterketa burutzerakoan, hiru aspektu horiek lantzea beharrezkoa suertatzen baita. Ondoren, hirugarren atalean tradizioak eta modernotasunak etxebizitzako espazioetan izandako eraginak aztertzen dira. Genero ikuspuntu binariotik abiatuta antolatu izan da tarte hau, emakumezkoen presentzia handiena zen tokietatik hasi eta lekuz kanpo geratzen zen horiekin bukatzen. Horrela, hasteko emakumezkoentzako berezkoa zen budoir-aren desagerpenaren berri ematen da, horrek dakarren ondorioekin. Bestetik, higienearen gaineko begiradazk emaztearen bizitzan zuen eragina zela eta, bainugela eta komunak dira aztergai; baztertutako tokiak izatetik, espazio atseginak izatera igaro zirenak. Gainera, zerbitzuaren gehiengoa andreek osatzen zutenez gero, hauek okupatutako guneak ere hizpide bilakatzen dira lan honetan. Esaterako sukaldea, zeinak etxeko-tresnen garapenarekin batera kokapen aldaketak jasan zituen. Espazio mistoei begira, senar-emaztearen logelaren intimitatetik abiatuta, saloira eta jangelara igarotzen da azterketa: alegia, bisitariei harrera egiten zen toki pribilegiatuetara. Bertan etxeko kideen boterearen antzezpen modukoa ematen zen, familiaren status-aren garrantzia argi uzteko, toki nobleenean kokatutako espazioak baliatzen. Aitzitik, denborak aurrera egin ahala, espazioaren demokratizazioarekin batera, familiako kideentzako bideratutako espazioak bisitarientzat pentsatutakoen antzeko ezaugarriak garatzen dira. Azkenik, soilik gizonezkoek baliatzeko gelen izaera ikertzen da: bai negozioetara bideratutako bulegoa, bai aisialdirako baliatutako fumoir-a eta billarra. Emakumezkoaren ez egotea nabarmentzeko datua da, bereziki berarentzat antzeko gelarik ez zegoelako. Ikuspegi hau osatzeko, garaiko bi alargunek eraikitako etxebizitzen kasuak hizpide izango dira, senar ohiaren guneen arrastorik erakutsi ez baitute. Era honetan, arkitekturak garaiko familiarekin eta bereziki etxeko andrearekin izandako harremanen berri emango digu eta baita ere alderantziz; ikuspuntu sozialetik idatzitako testuek, eraikuntza mota honen ezaugarri eta erabileraren inguruan informazioa eskainiko digute. Orobat, genero ikuspuntuarekin, Artearen historian hori erabili ezean aditzera eman ezingo ziren xehetasunak argitzen.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.subjectarkitekturaren historia, Bilboko arkitektura, XX. mendea, generoa, etxebizitzaeus
dc.subjectBilboko arkitekturaeus
dc.subjectXX. mendeaeus
dc.subjectgeneroaeus
dc.subjectetxebizitzaeus
dc.titleEtxebizitza eta emakumea XX. mende hasieran Bilbon, tradiziotik modernotasunera?eus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-08T06:15:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autoraes
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaeus
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees
dc.identifier.gaurregister87434-733298-09
dc.identifier.gaurassign69381-733298


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record