Show simple item record

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCID
dc.contributor.authorLarrea Jauregui, Ainhoa
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2019-04-15T14:51:03Z
dc.date.available2019-04-15T14:51:03Z
dc.date.issued2019-04-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/32476
dc.description.abstractEspektru Alkoholiko Fetaleko Nahasteak haurdunaldian zehar alkohola kontsumitzearen ondorioz fetuan sortzen diren ezaugarri fisiko, jokabideko arazo eta egoera kognitiboak biltzen ditu bere baitan. Hauetan larriena Sindrome Alkoholiko Fetala da. Erizainen parte-hartzea ezinbestekoa da osasun publikoko arazo honen prebentzioan, diagnostiko goiztiarrean eta maneiuan. HELBURUAK. Lan honen helburu nagusia Sindrome Alkoholiko Fetala pairatzen duten haurren bizi kalitatea hobetzeko erizainen esku-hartzea deskribatzea da. METODOLOGIA. Errebisio bibliografikoa egin da. Bilaketa bibliografikoa egiteko ondorengo datu-baseak hautatu dira: Dialnet, Biblioteca Virtual en Salud, Pubmed, Science Direct eta Trip Database. EMAITZAK. Sindrome Alkoholiko Fetala pairatzeko arriskua kontsumitutako alkohol dosia igotzearekin batera handitzen da, edate-eredu arriskutsuena binge drinkinga delarik. Nahasmendu hau pairatzen duten gizabanakoek osasun-arazo fisikoak eta neurogarapeneko arazoak jasaten dituzte. Horretaz gain, bigarren mailako desgaitasunak ere izaten dituzte. Sindrome Alkoholiko Fetalaren diagnostikoa burutzeko beharrezkoa da gizabanakoak jaio aurreko eta/edo ondorengo hazkuntza urritasuna, Nerbio Sistema Zentraleko desgaitasunak, nahasmendu honen bereizgarri diren aurpegiko hiru ezaugarri fisiko anormalak eta jaio aurreko alkoholarekiko esposizioa izatea. Diagnostikoa burutu ondorengo pausua, haurra bere desgaitasunei erantzuna emateko esku-hartzeetara bideratzea da. EZTABAIDA. Artikuluak bat datoz nahasmendu honen diagnostiko goiztiarraren garrantziarekin. Diagnostiko prozesu zailaren arrazoiak identifikatu ostean, diagnostikoa burutzeko, osasun profesionalei bideraturiko gida edo protokolo baten garapena ezinbestekoa dela ikusi da. Bestalde, Europan, haur hauei zuzenduriko esku-hartzeen behar handia nabarmendu da. ONDORIOAK. Sindrome Alkoholiko Fetala ekiditeko aukera seguru bakarra haurdunaldi osoan zehar alkoholarekiko abstinentzia mantentzea da. Nahasmendu honen ondorioz, gizabanakoek osasun-arazo konplexu eta aldakorrak jasaten dituzte. Diagnostiko goiztiarra ezinbestekoa da, haurra esku-hartze egokietara bideratu eta bigarren mailako desgaitasunak ekiditeko. Espainian ez da haur hauei zuzenduriko esku-hartzerik aurkitu, hala ere, gurasoei nahasmenduaren inguruko hezkuntza ematea esku-hartzeen gabeziari aurre egiteko erizainek burutu dezaketen ekintza eraginkorra da. HITZ GAKOAK. Sindrome Alkoholiko Fetala, diagnostiko goiztiarra, bizi-kalitatea, erizaintza-zainketak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecttrastornos del espectro alcohólico fetales_ES
dc.subjectatención de enfermeríaes_ES
dc.subjectcalidad de vidaes_ES
dc.subjectdiagnóstico precozes_ES
dc.subjectfetal alcohol spectrum disorderses_ES
dc.subjectnursing carees_ES
dc.subjectquality of lifees_ES
dc.subjectearly diagnosises_ES
dc.titleErizaintza-zainketak sindrome alkoholiko fetaleanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-07T08:21:30Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.identifier.gaurassign68940-765738


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record