Balazta disko baten mekanizazio prozesuaren diseinua
Abstract
Lan honen bidez balazta disko baten mekanizazio prozesua azalduko da, diskoaren diseinurako proposamen batetik abiatuz. Diseinuaren aukeraketan diskoaren geometria eta materiala zehaztuko dira, beroaren xahutze hobeago bat lortzea edo sortu daitezkeen akatsak saihestea bezalako helburuei jarraituz. Bestalde, aukeratutako diseinuaren mekanizazio prozesua erraztearren, prozesu-orria idatziko da, parametro optimoak aztertuz eta azalduz.