Arnaud Abadia jaun kalonjearen "Sathorra" 1892
Ikusi/ Ireki
Data
2004Egilea
Altonaga Sustatxa, Kepa
Ekaia 18 : 123-145 (2004)
Laburpena
Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Arnaud Abadiaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu, eta aldi berean nabarmendu bertan agertu zirela gure lehen benetako herbiboro (= belarjale) eta karniboro (= xitxijale) terminoak. Bestalde, Abadiaren obraren neurriaz eta garrantziaz mintzatu gara, eta bai azpimarratu ere, berorren antologia edota bilduma osoaren premia. Hirugarrenez, gure prosa zientifikoaren plebifikazio artatsuaren gaineko gogoeta proposatu dugu.