Show simple item record

dc.contributor.advisorOñederra Olaizola, Miren Lourdes ORCID
dc.contributor.authorEsturo Etxabe, Joanes
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T16:28:43Z
dc.date.available2020-05-22T16:28:43Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43389
dc.description31 p. : il. -- Bibliogr.: p. 30-31
dc.description.abstractHurrengo lerroetan, euskararen ahoskeraren irakaskuntza modu eraginkorrenean bideratzeko gogoeta egin da. Horretarako, lehendabizi, helduaroan bigarren hizkuntza bat ikastean behar bezalako ahoskera lortzeko izaten diren arazo nagusiak zein diren azalduko da, arazo horietan bilakabide fonologikoek eta prosodiak duten zeresana zein den zehazturik. Jarraian, euskararen irakaskuntzan, bereziki, bigarren hizkuntza bezala irakastean ahoskerak duen lekua zein den jakingo dugu, Sagrario Alemanen esperientzian oinarrituta. Lanaren bigarren atalean, gaztelaniaren eta euskararen paradigma fonologikoen erkaketa saio bat egin da bataren ahoskeratik bestearenerako jauzia neurtzeko helburuarekin. Horrela, ahoskerari dagokionez, euskararik ez dakiten Euskal Herriko gaztelania hiztunek euskara ikastean izango dituzten zailtasunak zein izango diren arakatu da. Zailtasun horien analisia egiteko Fonologia Naturalaren analisi bidea hartu da. Ikuspegi esplikatzailea izanik, hiztunek erabiltzen dituzten formen, hizkuntzek egiten dituzten aukeren, eta abarren atzetik beti arrazoiren bat dagoela pentsatuta horiek azaltzeko bidea ematen baitu. Analisia ahoskeraren hiru maila nagusitan banatu dugu. Lehenik, maila fonemikoan bilakabide ingurunegabeen eraginak aztertu dira, horrela, euskarak gaztelaniarekiko ez dauzkan fonemak zein diren ikusita horiek bereganatzeko zailtasunak aurkitzeko. Bigarrenik, maila sintagmatikoan gaztelaniatik euskararako bidean bilakabide ingurunedunek sor ditzaketen zailtasunak gutxi (edo bat ere ez) direla ikusi da. Hirugarrenik, bi hizkuntzen eredu prosodikoen artean alderik nabarmenena azentuerak sortzen duela erakutsi da. Proposamenaren atalean, irakaskuntzarako estrategia didaktiko bat proposatzeko, erabaki da aurren prosodian jarri beharko liratekeela indarrak; prosodia ahoskeraren eragile nagusia delako. Horrenbestez, euskararen prosodia egoki bat lortzeko hiztun berriei ahoskera esaldi mailan irakatsi beharra aldarrikatu da Oñederraren hainbat lanekin bat eginez. Eta ahoskera lantzeko metodo egokiena prosodia aintzat hartzen duen irakaskuntza litzatekeela iritzi da, esaterako, egun euskaltegi aurreratuenetan ahozkotasuna ardatz hartuta hizkuntza lantzen dutenena. Azkenik, euskara bigarren hizkuntzatzat ikasiko duten gaztelania hiztunen irakaskuntza bideratzeko asmoarekin, gaztelaniak ez dauzkan euskararen hotsen arteko lehentasunak zehaztea mesedegarri jo da. Horrenbestez, lehentasunak zehazteko irizpideen gainean eztabaidatu eta, irizpide horien arabera, txistukariekin adibide praktiko bat eman da. Amaitzeko, lehentasunok hiztun berriaren gaitasun maila ezberdinetan banatuta proposatu dira, horrek ahoskera, egokieraren arabera, hizkera mailetara moldatzeko bidea erraz baitiezaioke ikasleari.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleH1 gaztelania -> H2 euskara: ahoskera zailtasunak eta irakaskuntzarako proposamen baten hasieraes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-09-04T12:18:05Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister99451-735438-11
dc.identifier.gaurassign84000-735438


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record