Show simple item record

dc.contributor.advisorJauregi Nazabal, Oroitz
dc.contributor.authorKortabarria Zabala, Maialen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:12:05Z
dc.date.available2020-11-20T18:12:05Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48492
dc.description38 p. -- Bibliogr.: p. 30-31
dc.description.abstractHurrengo lerroetan Gasteizko hiztun batek egoera formalean eta informalean erabiltzen duen ahoskera aztertu dugu, horretarako EBAZ arauak helduleku gisa hartuz. Hiztunak herri irrati batean ekoitzitako podcasta eta hiztunaren lagun arteko elkarrizketa grabatu bat baliatu ditugu horretarako. Lanaren lehenego atala teorikoagoa da, eta bigarrena, aldiz, praktikoagoa, datu enpirikoetan oinarritutakoa. Lehenik eta behin, formaltasun maila ezberdinetako eremuak kokatu ditugu. Hizketa mailak egoera jakin batzuetan kokatu ditugu, bakoitzaren ezaugarriak orriotara ekarriz. Horretarako, herri irratigintzaren inguruko azalpena eman dugu erregistro formaleko hizketa estiloa kokatzeko. Nahiz eta herri irratigintzako hizkera irrati profesionaletakoa baino “askeago” eta “informalagoa” den, ondoren alderatu dugun eremutik aldentzen da, entzulego jakin bati mezu argia helaraztea baita helburu nagusietako bat. Ondoren, lagun arteko hizketaldiaren inguruko atala landu dugu, erregistro informalagoaren eremu gisa. Bi hizketa estiloen arteko mugak lausoak izan daitezkeen arren, ezin uka daiteke bata bestea baino eremu formalagoa denik Hizketa estiloen sailkapen eta ezaugarrien atala azaldu dugu gero. Llisterri, Donegan, Stampe edo Oñederrak egindako lanetan azaldutakoak ezagutzea beharrezkoa da formaltasun mailetan aurki ditzakegun bilakabide fonologikoak aztertzeko. Atal praktikoagoa ondoren aurkeztu dugun lanaren corpusarekin hasi dugu. Aztergai izan dugun hiztuna (subjetua) eta bere ezaugarriak, eta hiztun honen hizketaldiak jasotzen dituzten audioak aurkeztu ditugu bigarren atala hasteko. Corpusaren azterketarekin sartu gara datu enpirikoen azterketa betean. Lan honetako subjektuaren audioen transkribapen fonetikoa egin dugu ondoren. Aipatzekoa da Gasteizen kokatzen dela azterketa, eta euskara batudun hiztun euskaldun baten ahoskeran gertatzen diren bilakabideak azaleratzeko helburua duela. Gasteizen, egun euskalkirik ez duen eremu batean, euskara batua da eremu formal zein informalagoetan hiztunek darabiltena. Beraz, oinarri honetatik abiatzen da azterketa. Corpusa osatzeko erabilitako transkribapenetan aurkitu ditugun bilakabideak zerrendatu ditugu eta EBAZ arauekin lotu ditugu atal praktikoarekin amaitzeko. Eta azkenik, azterketan ateratarako ondorio nagusiak aurkeztu ditugu. Bi hizkeren artean bilakabide fonologikoei dagokienean alde handirik aurkitu ez badugu ere, bilakabideen deskribapena egiteak ondorengo azterketa batzuetarako informazio interesgarria eman dezake.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleGasteizko hiztun baten ahoskera azterketa: erregistro formala eta informalaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister104503-666905-09
dc.identifier.gaurassign28506-666905


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record