Software proiektuen elaboraziorako workflowetan oinarritutako sistemaren sorkuntza eta bizi-zikloa definitzeko metodologia baten ezarpena
Abstract
Sektore eta domeinu ezberdinetan jarduera jakin batzuk modu automatizatuan egiteko ezagutza erabilgarria metatzen da, kontsentsu handiko gidak jarraituz. Adibidez, proiektu informatiko baten elaborazio-prozesua egiteko. Horretarako, beharrezkoa da gida horiek definitzea eta kudeatzea, bere etorkizunerako mantenu eta hobekuntzak kontuan hartuz. Hori dela eta, gida horien edukia adierazteko lengoaia bat eta lengoaia horren bitartez sortutako ereduak egikarituko dituen sistema definitu behar da.
Lan honen kasuan gidak horiek workflowak izango dira eta sortuko den workflow-lengoaiaren bitartez softwarearen bizi-zikloa definitzen duen metodologia bat ezarriko da. Hizkuntza: euskera