Streptococcus bovis eta koloneko minbiziaren arteko erlazioa
Ver/
Fecha
2021-12-22Autor
Gañán Lafuente, María
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] 1951. urtetik koloneko minbizi eta Streptococcus bovisen arteko erlazioa planteatu bada ere, bere papera eztabaida gaia izan da azken urteetan. Hori dela eta, lan honen helburua, Streptococcus bovis eta koloneko minbiziaren arteko erlazioa ikertzea izan zen, onkogenesian inplikatutako mekanismoak eta gehien erlazionatzen den azpiespeziea aztertuz. Gai honen inguruan argitaratuta dauden artikuluen berrikuste bibliografiko bat egin zen 2020ko urtarriletik otsailera arte. Artikuluen hautaketa egin ostean, 60 artikulu analizatu ziren. Bi liburu eta doktoretza-tesi bat ere erabili ziren.
Streptococcus bovisengatiko bakteriemia edo endokarditisa duten pazienteetan, kolonean lesio konkomitanteak aurkitzearen proportzioa altua da (%25 - 80), kasu gehienetan aurkitzen diren lesioak adenomak izanik. Era berean, S. bovis taldearen barnean S. gallolyticus subsp. gallolyticus (Sgg) azpiespeziea izan da erlazio gehien izan duena koloneko lesioekin. Sgggatiko endokarditisa edo bakteriemia, koloneko minbizi isilaren adierazle gisa kontsideratu daiteke, ondorioz paziente hauetan kolonoskopia eskatzea kontsideratu behar da diagnostikorako lagungarria izan daitekeelako. Gainera, koloneko minbiziaren garapenean mikrobiotaren homeostasia, dieta eta Streptococcus bovisen arteko erlazioak eragina dutela frogatu da, oraindik mekanismo asko zehaztu gabe dauden arren. Amaitzeko, Sgg prozesu onkologikoaren kausa edo ondorioa den zehazteko ez dago ebidentzia nahikorik.