Musika hezkuntza: eratzeko eta eraldatzeko
Abstract
[EUS] Lan honetan, gaur egungo hezkuntza sisteman musika irakasgaiak duen lekua eta nolakotasuna aztertu dira, musika hezkuntzaren bilakaera ezagutu eta egun izan ditzakeen erronkak azaleratuz. Honetan oinarrituz, eskola inguruneari lotuta, ikasleen kezketatik abiatu den esku-hartze bat burutu da, proiektu musikal bat aurrera eramanez. Honek, ikasgela konkretu bateko errealitateari erreparatuta, ikasleen arteko harremanak indartzea, kritikotasuna garatzea eta sormena lantzea izan ditu helburu. Ikasgelako gatazkak eraldatzeko bide izan da elkarlanean eman den kantu eta bideokliparen sorkuntza. Lan honek, arte disziplinak edertasunaren adierazle izatetetik haratago ulertuarazi nahi ditu, errealitatea ulertu eta honi erantzuteko balio diezaguketen heinean.