Show simple item record

dc.contributor.advisorPereda Goikoetxea, Beatriz
dc.contributor.authorSoliño Pedrera, Irene
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T07:45:51Z
dc.date.available2022-07-26T07:45:51Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/56999
dc.description.abstractSarrera. Espainian gorputzez kanpoko zirkulazio (GKZ) sistema behar duten 20.000 ebakuntza kardiobaskular baino gehiago gauzatzen dira urtean. Ebakuntza horietako bakoitzaren atzean, gutxienez, erizain perfusionista bat egongo da. Erizain hauek, zirkulazio artifizialeko teknikez baliatuz, pazientearen bihotza eta birikak izango dira ebakuntzak irauten duen bitartean. Helburua. Lanaren helburu nagusia erizain perfusionistak gorputzez kanpoko zirkulaziodun bihotz-kirurgia jasango duen pazienteari emango dizkion erizaintza-zainketak zehaztea da. Metodologia. PIO egitura erabiliz, gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren berrikuspen narratiboa gauzatu da. Datu baseetan bilaketa bibliografikoa egiteaz gain, aldizkari zientifiko ezberdinak nahiz bestelako iturriak aztertu dira. Irakurketa kritikoa burutu ahal izateko, CASPe txantiloiak erabili dira. Ondoren, Haynes piramideaz baliatuz, hautatutako dokumentuen ebidentzia maila zehaztu da. Emaitzak. GKZaren aurreko zainketei dagokienean, erizain perfusionistak ebakuntza aurreko balorazioa gauzatuko du. Pazientearen historia klinikoa eta froga gehigarriak informazio iturri gisa erabiliz, pazientearen perfusio optimoa bermatzeko estrategiak hautatuko dira. Horrez gain, ebakuntzaren aurrean eduki dezakeen antsietate-maila jaisteko, pazienteari prozeduraren inguruan informazioa emango zaio. GKZari ekingo zaionean, erizain perfusionistak bizi-funtzio garrantzitsuenak monitorizatuko ditu, GKZa ezarri eta ebakuntzak irauten duen bitartean mantenduko du, horretarako medikazio egokia eta kardioplegia-soluzioak erabiliz. GKZa bukatutzat ematen denean, perfusionistak pazientea GKZ sistematik banantzean sor daitezkeen konplikazioak arinduz hartuko du parte, ezkerreko bentrikuluaren funtzionamendua bermatuko duten gailuak maneiatuz, esaterako. Eztabaida. Ardura nahiz espezializazio maila altua eskatzen duen alorra izan arren, herrialde batetik bestera profil profesionala nabarmenki aldatzen da, espezialitatearen garapenean ezegonkortasuna eta erizaintza prozesuaren teknifikazioa eraginez. Espainia mailan, erizain perfusionistaren irudia babesteko EPE sortu den arren eta Bartzelonako Unibertsitateak eskaintzen duen masterrak perfusionista lanpostua eskuratzeko jakintzak bermatu arren, BAEE gisako formakuntza eskuratzea da egungo helburua, perfusio-unitateak osasun-sistema publikoko prestakuntza-sarean ofizialki integratzeko. Ondorioak. Erizaintzako alor honek bere espezifikotasuna bermatzeko eta perfusionistaren irudia babesteko, hezkuntza programa bateratu bat ezartzea eta ekoizpen zientifikoa sustatzea ezinbestekoa izango da, difusioa eginez, erizain perfusionistaren lan eremua ezagutarazteko nahiz perfusionistek beren jakintza propioa gara dezaten.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbihotz-kirurgiaes_ES
dc.subjectgorputzez kanpoko zirkulazioaes_ES
dc.subjectbihotz-biriketako bypassaes_ES
dc.subjectperfusionistakes_ES
dc.subjecterizaintza-zainketakes_ES
dc.titleGorputzez kanpoko zirkulaziodun bihotz-kirurgiaren aurrean erizain perfusionistak eskaintzen dituen zainketakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:22:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister120842-911563-08
dc.identifier.gaurassign132380-911563


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record