Show simple item record

dc.contributor.advisorHuitzi Egilegor, Joseba Xabier ORCID
dc.contributor.authorMiguel Biurrarena, Maider
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2022-07-26T08:15:50Z
dc.date.available2022-07-26T08:15:50Z
dc.date.issued2022-07-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/57017
dc.description.abstractSarrera: interbentzio kirurgiko baten bitartez, errai huts bat kanpoaldearekin komunikatuz sortzen den irekidura da ostomia. Mundu osoan 1,9 milioi pertsona inguruk dute, eta koloneko minbizia da ostomia sortzeko arrazoi nagusia. Ostomia izateak pertsonaren bizitzan, familian eta osasun-sistemarengan eragiten dituen ondorioak kontuan hartuz, erizainek zuzendutako esku-hartze ugari jarri dira martxan. Helburuak: errebisio bibliografikoa burutzeko 3 helburu finkatu dira. Lehenengo helburua ostomien definizioa egitea, paziente ostomizatuen epidemiologia eta bizikalitatea azaltzea, eta izan ditzaketen konplikazioak deskribatzea izango da. Bigarren helburua ostomizatuta dagoen pazienteari eta konplikazioak dituztenei erizainak eskaini beharreko erizaintza-zainketak azaltzea, eta, azkenik, hirugarren helburua zainketa horien eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Descriptores en Ciencias de la salud eta Medical Subject Headings deskriptoreak aukeratuz eta Patient, Intervention, Outcome egituran oinarrituz, berrikuspen bibliografiko bat egin da Dialnet, Cuiden, Pubmed eta Cochrane Plus datubaseetan nahiz Biblioteca Virtual de la Salud meta-bilatzailean. Horrez gain, web-orri ezberdinak erabili dira informazioa osatzeko. Guztira, 34 erreferentzia bibliografikorekin burutu da berrikuspen bibliografikoa. Emaitzak: ostomia bat izateak aldaketa ugari sortzen ditu pertsonaren bizi-erritmoa eta kalitatea erabat aldatzen dituelarik. Ostomizatuak aldaketa emozional eta psikologiko ugari bizitzen ditu, horiek autoestimuan, sexualitatean, harreman sozialetan, familia dinamikan, eta orokorrean bizi-kaltatean ondorio handiak sortuz. Gainera, ostomia duten pertsonen % 50a baino gehiagok bizi-kalitatea okerragotu dezakeen konplikazioren bat izaten dute prozesuan zehar. Zentzu honetan, nabarmentzen da ostomiarekin lotutako morbilitatearen zama nahiko esanguratsua dela ostomizatuarentzat, familiarentzat eta osasun-sisteman dituen ondorio ekonomikoentzat. Eztabaida: egindako berrikuspen bibliografikoan aurkitutako ikerketetan oinarrituz, autoreek atal gehienetan adostasuna erakutsi badute ere, bizi-kalitatea neurtzeko detekzio-gailuetan desadostasunak antzeman dira. Horrez gain, erizaintza-diagnostikoak proposatu dira, eta erizainen ezagutza gehiago hedatzeko asmoz ideiak adierazi dira. Ondorioak: erizainek bizi-kalitatearen jeitsieraren eta konplikazioen aurrean, prebentzio, detekzio nahiz esku-hartze eraginkorren bitartez, ostomia duten pazienteak modu holistikoan eta indibidualizatuan zaintzeko estrategiak dituzte.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectostomia
dc.subjectbizi-kalitatea
dc.subjectkonplikazioak
dc.subjecterizaintza-zainketak
dc.subjecterizaintza-diagnostikoa
dc.titleOstomiak dituzten pazienteen kasuan, sortu daitezkeen konplikazioei aurre egiteko eta bizi-kalitatea hobetzeko erizaintza-zainketakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-04-28T09:22:39Z
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister120816-930713-08
dc.identifier.gaurassign132192-930713


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record