Añibarroren Cristau Dotriña... eta Nafarrera idatziaren bilakabideaz
Fecha
2024-05-03Autor
Aristizabal Berrospe, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Lan honetan, Añibarro bizkaiera klasikoko idazle ezagunaren -batez ere Urgell eta Villasanteren lanen bitartez- nafarrerazko dotrina baten azterketa aurkeztu dugu: grafia (§ 2) —Urgellen (1987a) Añibarroren EL-ren grafia aldaketen inguruko artikulua ardatz hartuaz—, maileguak (§ 4) eta eratorriak (§ 5), -eta/edo egituretan dituzten agerpenak ardatz hartuta- bereziki jorratuz.
Lan honen helburua testuaren edizio baterako aurre-lanak aurkeztea izan da. Horretarako, gertukoak diren beste hiru testu nafarrekin erkatu dugu Añibarroren dotrina azterturiko atal orotan eta erkaketaren sintesia den atala aurkeztu (§ 6); LEMko literatur hizkera amankomun baten ezaugarriak aztertuz: garai hau ezaugarritzen duten.
Garaiko idatzizko nafarreraren bilakabidea ikertzeko, Larramendirengandik ikasia lexiko tratamendua jorratu dugu bereziki, zeinek LEMko testuak ezagugarritzen dituen (Urgell 2018). Eta/edo egituren erabilerari eman diogu arreta (§ 3); hauen bidez testuetan hitz berriak sartzen dira aurretik ezagunak zirenekin batera, lexikoa zabalduz eta garbizaletasun joera gauzatuz. Hauen erabilera ikertu dugu testuotan, Añibarroren dotrinan duten indar handia markatuaz.
Francisco Elizalde, Mikelestorena eta J. M. de Elizalde nafar idazleen dotrinekin erkatuko dugu Añibarroren lana (§ 6). Aipaturiko azken biak eta Añibarrorena, LEMan kokatu beharrekoak dira (Larramendiren ekimen osoa burututa ezagutu zuten ziurtasun osoz hiru idazleek); Francisco Elizalderen lana Euskara Zaharra eta Lehen Euskara Modernoaren arteko trantsizioan jo dugu: Larramendiren HH-a baino 10 urte lehenagokoa eta 1729ko Artearen ondokoa, gertakari hauek testuan nolabait islatzen direla kausituz.
Ikergai hauek landuaz orduko nafarrera idatziaren garapenaren inguruan argigarriak ematen entseatu gara, eta baita Larramendiren eragina idatzizko nafarreran sakonkiago aztertzen.
Eranskinetan gehitu ditugu ale inprimatu eta eskuizkribatuaren arteko konparaketa, eskuizkribuan falta den inprimatuaren ataleko transkripzioa, nafarrerazko oharrak dotrinaren akabuan, portaden eta ale inprimatu zein eskuizkribatuaren argazkiak, grafiaren atalaren barneko azentuaren azterketa (§2.2.9) eta eta/edo egituren azalpenak.