Show simple item record

dc.contributor.advisorDíaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorRamírez Aldasoro, Elorri
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2024-05-06T15:16:03Z
dc.date.available2024-05-06T15:16:03Z
dc.date.issued2024-05-06
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/67511
dc.description55 p. -- Bibliogr.: p. 29-31
dc.description.abstract[EUS] Lan honetan ahozko solasaren azterketaren esparruari helduko diogu, eta bereziki hedabideetako elkarrizketa generoari begira jarriko gara, honek mintzamolde gisa har ditzakeen ezaugarri batzuen azterketara mugatuz. Elkarrizketaren barruan solasaren funtzionamenduaren ikuspegi orokorretik abiatuta -generoaren goitik beherako ikuspegia hartuta- bereziki hurren-bikoteen osaerari erreparatuko diogu, hauek izanik solasaren alternantzia printzipioan eraikitzen diren unitate dialogal minimoak. Zehazki, azterketa enpirikoa egiteko, euskarazko hedabideetako bi saiotako elkarrizketak hartuko dira: Azpimarra + eta DidaGaztea. Biak ala biak hedabideetako elkarrizketak izanda ere, bai helburuz eta bai mintzamoldez ezaugarri ezberdinak erakusten dituzte (Gabirondo, 2020; Gutierrez, 2020), eta testuinguruaren eta berbazko-estrategien artean dagoen harremanean sakondu gura da: testuinguruak hurren-bikoteen osaeran eraginik duen ikusteko. Azken hamarkadetan hedabideek entzuleengana gerturatzeko garatu dituzten estrategiak medio, hala nola bernakularizazioa edo eta kode-alternantzia (Elordui, 2016), ahozko solas espontaneoaren zenbait ezaugarri ikus daitezke hedabideetan. Lan honetan, aukeratutako saioetan ageri den solasaren antolamenduan hurrenbikoteen sistema ezaugarrituko da, hauen osaera definitu, testuinguruak berbazkoestrategietan duten eragina ikusteko. Corpuseko bi saioak elkarrizketak badira ere helburu eta funtzio desberdina duten saioak dira. DidaGaztea izaera ludikoa duen saio bat da, eta Azpimarra +, berriz, informatiboa eta argumentatiboa. Lana bi atal nagusitan banatuko da. Lehenengoa atal teorikoa izango da, eta bertan, azterketa ulertzeko beharrezkoak izango diren oinarriak bildu dira. Hasteko, komunikabideetako elkarrizketak genero bezala dituen ezaugarriak deskribatu dira, ondoren, solasa gertakari diskurtsibo moduan ezaugarritu da, haren egitura eta bereizgarriak erakutsiz, jarraian, hurren-bikoteen definizioa eta motak. Bigarren zatian, atal praktikoari heldu zaio: helburua eta hipotesia azalduko da lehenik, ondoren corpusa azalduko da eta amaitzeko egin den azterketaren emaitzak azalduko dira. Bi saio hauetako hurren-bikoteen analisiak erakutsi digu bi saioetan solasaren egituratze desberdinak sortzen direla. Alde handia ikus daiteke elkarrizketa mota batetik bestera eta hurren-bikoteen osaerari erreparatzea eraginkorra izan da elkarrizketaren 3 helburua eta erabiltzen diren berbazko-estrategien arteko lotura erakusteko garaian. DidaGaztea saioan parte hartzen duten kazetari eta kolaboratzaile kopuruak, hartzailearen ezaugarriak, saioaren izaera ludikoak eta hizkerari dagozkion beste estrategia batzuk hautatu izanak ahozko solas espontaneoaren ezaugarri batzuk agertzea ekartzen dute. Hedabideetako bestelako elkarrizketa formalagoetan baino gainjartze eta mozketa gehiago izateak eta etengabe ageri diren solaskidetza agerraldiek eragina izango dute hurrenbikoteen osaeran. Azpimarra + saioaren helburua gaurkotasun sozial eta politikoaren inguruko saio informatibo formala izanik, oso bestelakoa da solasaren egituratzea, solas espontaneotik gehiago urrunduz. Azterketak ondorioztatzen utzi du testuinguruak mintzamoldea baldintzatzen duela, baina era berean, lokutoreek mintzatzeko aukeratzen dituzten berbazko-estrategiek ere testuinguru diskurtsibo zehatz bat eraikitzen dutela saioaren izaerari erantzuteko.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthurren-bikotea
dc.subjectsolaskidetza agerraldia
dc.subjecttestuingurua
dc.titleKontestua eta berbazko-estrategiak: Hurren bikokoteen osaera solas erako ahozko bi mintzamoldetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-06-01T06:26:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.identifier.gaurregister131146-955634-09
dc.identifier.gaurassign144673-955634


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record