Euskal edizioen historiaz (I): 1936 arteko ediziogintza
Laburpena
[EUS] 1936 arte egin ziren euskal liburu zaharren berrargitalpenak euren bereizgarrien arabera sailkatu ditugu, lehen hurbilketa modura. Gehienak tentuz erabiltzekoak dira, jatorrizko testuarekiko leialak ez diren heinean, baina bestalde datu jakingarriak eskaintzen dituzte garaian garaiko asmoez, joerez eta euskararen gaineko pentsamoldeaz.