Cluster analisiaren aplikazio bat ekonomian Donostiako auzoen ikerketa
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (8) : 147-165 (2000)
Abstract
Lan honekin Donostiako bizitza kalitatea ikertu nahi dute, hau da etxebizitzetako bizilagunen eta etxebizitzen egitura eta erabileraren arteko erlazio posiblea. Biztanle mota, etxebizitza mota eta Donostiako eremu homogeneoen arteko lotura bilatzen saiatuko dira, Aldagai Anitzeko Analisia, batez ere Osagai Nagusizko Analisia, erabiliz aldagai kopurua murrizteko eta faktore edo osagai gutxitan aldagaien informazio gehiena jasotzeko. Jarraian, Cluster aplikatuko dute auzo homogeneoen taldeak osatzeko.