Osagai eta sistema elektronikoen teknologia
Date
2013Author
Basterrechea Oyarzabal, Koldobika
Metadata
Show full item record
Basterretxea, K. (2013) Osagai eta sistema elektronikoen teknologia. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Osagai-sistema-elektronikoen-teknologia
Abstract
Testuaren edukia lau atal nagusietan bana daiteke: lehenengoan, eta sarrerako kapituluaren ostean (1. Kap.), osagai elektronikoen teknologiak eta aukeraketarako irizpideak lantzen dira, osagai pasiboak, aktiboak eta optoelektronikoak barne (2., 3. eta 4. Kap.). Atala burutzeko, zirkuitu integratuak fabrikatzeko teknologia mikroelektronikoaren hastapenak esplikatzen dituen kapitulu bat ere badago (5. Kap.). Bigarren atalean osagai elektronikoen propietate mekanikoak eta termikoak aztertzen dira, hau da, osagaien kapsulak eta beroa xahutzeko sarritan erabiltzen diren bero-irradiagailuak (6. Kap.). Hirugarren atalean, sistema elektroniko konplexuak gauzatzeko eman beharreko pausuei jarraituz, zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa (7. Kap.) eta ekipo elektronikoak muntatzeko sistema modularrak (8. Kap.) aztertzen dira. Bukatzeko, osagai eta sistema elektronikoen fidagarritasunaren inguruko kontzeptuei eta kalkulurako tresna matematikoei dedikatutako kapitulua dago (9. Kap.)
StatCounter - Free Web Tracker and Counter