Pertsonen jarraipenaren ebaluazioa robot mugikor batean
Ikusi/ Ireki
Data
2014-10-15Egilea
González Oiarbide, Bingen
Laburpena
Nabigazioa robot mugikorretan eta pertsonen jarraipenerako sistema baten ebaluazioa Robot mugikorrek gure gizarteari ekar diezaieketen onura eta erosotasunez oharturik,
ari gara hauek pixkanaka gure egunerokoan txertatzen; etxeko lanetan, lan
industrialetan edo erreskate lanetan lagun gaitzaten.
Memoria honetan aurkeztutako lanak robot mugikorren nabigazioaren ikuspegi
teorikoa landu nahi du. Robot batek bere burua lokalizatu, eta ondoren, leku
batetik beste batera autonomoki mugitzeko erabiltzen diren teknikak deskribatuz.
Honetaz gain, sentsore ezberdinetatik jasotako informazioa fusionatuz, pertsonen
jarraipena egiten duen robot baten portaera aztertu eta ebaluatu da, honen
errendimendua hobetu asmoz.