TrustedPals plataformarako middlewarearen inplementazioa eta simulazioa
Fecha
2014-10-15Autor
Itoiz Zabalza, Aingeru
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sistema banatuak zenbait konputagailu edo gailu autonomoaz osaturiko sareak dira, non
algoritmo banatuen bidez partaide guztien lana koordinatzen da entitate bakarra izatearen
irudia emanez. Eredu honi esker sistemaren sendotasuna handitzen da, posible baita sistemak
aurrera jarraitzea zenbait partaidek huts egin arren.
Sistema banatuak diseinatzeak badu zenbait zailtasun, prozesu guztien arteko koordinazioa
lortu behar baita. Erronka nagusietako bat adostasuna edo consensus lortzea da; hau da,
prozesu guztiak ados jartzea zerbait erabaki behar dutenean. Ingurune desberdinetan planteatu
badaiteke ere, lan honetan Byzantine ingurunean egingo da. Ingurune honetan partaideen
hutsegiteak ausaz gerta daitezke eta edozein momentutan. Horrez gain, hutsegite horiek
edozein motakoak izan daitezke, hala nola, prozesu bat bertan behera geratzea edota prozesu
baten eskaera okerra edo lekuz kanpokoa egitea.
Aurkeztutako consensus arazoa garrantzi handikoa da sistema banatuen arloan, honen bitartez
beste hainbat helburu lortu baitaitezke. Horien artean Secure Multy-party Computation (SMC)
dugu, non sare banatu bateko partaide guztiek adostasuna lotu behar dute partaide bakoitzaren
informazioa gainontzekoei ezkutatuz. Horren adibide bezala “aberatsaren arazoa” azaldu
ohi da, non partaide guztiek aurkitu behar dute zein den beraien artean aberatsena, partaide
bakoitzak gainontzekoen “aberastasuna” ezagutu ahal izan gabe. SMC erabili daiteke soluzioa
emateko planteamendu bera jarraitzen duten aplikazio erreal askori, hala nola, enkante
pribatuak edo bozketak.
SMC inplementatu ahal izateko TrustedPals izeneko plataforma dugu, non diseinu modularra
jarraituz smartcard bat eta algoritmo banatuak konbinatzen dira lehenengo consensus eta
ondoren SMC lortzeko.
Karrera amaierako proiektu honen helburua TrustedPals proposamenaren alde praktikoa jorratzea
izango da. Horretarako proposamenaren algoritmo banatuak inplementatu eta simulatuko
dira zenbait probetako kasuetan. Simulazioak bideratzeko gertaera diskretuko NS-3 simulagailuan
erabiliko da. Simulazio eszenario desberdinak inplementatuko dira eta ondoren emaitzak
aztertuko dira.