Bost Zentzumenekin Etorkizuna Landu
View/ Open
Date
2015-01-16Author
Gandiaga Arroquero, Itsaso
Metadata
Show full item recordAbstract
Bost zentzumenen bitartez gu inguratzen gaituen guztia arakatu eta hauteman dezakegu. Ondorioz, hauek Haur Hezkuntzatik landu beharra daude, hauek ondo ezberdindu eta hauen bidez elementu eta osagaien ezaugarriak ondo barneratu. Horretarako proiektu honetan, esperimentazioan oinarritutako metodologia erabili da, haurren ikasketa aktiboagoa eta nabarmenagoa izateko asmoz. Proiektuen metodologiaren barne, esperimentazioak bost zentzumenak lantzeko duen erabilgarritasuna eta eragina aztertu da hain zuzen ere eta horretarako zentzumen bakoitzarekin jarduera ezberdinak proposatu dira. Jarduera hauek praktikan jartzean, behaketarekin eta elkarrizketekin baliatuz, hainbat ebaluazio-irizpide hartu dira kontutan, ondoren datuak ateraz. Datu hauen bidez, esperimentazioaren bidezko metodologiaren eragina eta erabilgarritasuna frogatu da.