Simetria ala simetria eza? Hitzordenaz hausnarrean
Antisimetriaren hipotesia vs buruparametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian : 199-219 (2008)
Laburpena
[EUS] Lan honetan, giza hizkuntzek ageri duten hurrenkeratzea azaltzeko asmotan garatu diren buru-parametroaren eta antisimetriaren hipotesiaren inguruko hausnarketat eskaintzen dut, batik bat hizkuntzaren jabekuntzan eta prozesamenduan aurkitzen dugun ebidentzia kontuan harturik. Hurrenkeratzea bera hasunargai hartzen dut
lehenik eta, hurrengo, hurrenkeratze ereduak azaltzeko hipotesi nagusi biak. Lanea zehar, keinu- eta soinuhizkuntzak, jabekuntzaren lehen-lehenengo aroak eta euskal perpausen hitzordenaren prozesamendua ulertzeko
egin dtugun lehen urratsak darabilzkit mintzagai. Hausnarketa honen ondorio nagusia, hipotesi antisimetrikoaren aldeko ebidentziaren urritasuna da.