Enpresen hazkunde-bide ezberdinak. Hazkunde estrategien ikerketa euskal enpresa edo enpresetan
Fecha
2014-06-27Autor
Núñez González, Nerea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Egungo krisi ekonomikoak eragin handia izan du ekonomiaren esparru guztietan, industria sektorean ere horrela jaso da eta gehien bat eraikuntza sektorean. Hala ere, industrian zenbait zifra positibo jasotzen dira jadanik, enpleguko datuek hau pairatzen ez duten arren.
Ingurune honetan esportazioekin kontaktuan dauden enpresek abantaila handia izan dute egoera honi aurre egiteko. Izan ere, Europar batasuneko eta gainerako zenbait herrialdeetan duten egoera hobeagoa da eta ondorioz, enpresa hauek neurri txikiago batean jasango dute krisiaren efektua.
Hauetako bat da Embalan3 enpresa, krisi ekonomiko batean dagoen ingurune batean egon arren, hazten jarraitu du. Hau lortzeko oinarrizkoa izan da aipatutako esportazioekin kontaktua izatearen abantaila, Embalan3 enpresaren jarduera bezeroak fabrikatzen edo saltzen dituen piezak egurrezko enbalajeetan sartzea eta azken bezeroari bidaltzea bai da. Honez gain, lorpen hau ahalbideratu diena lehiakideekiko ezberdintzea izan da, zerbitzu integral osoa eskainiz. Honen bidez, bezeroari biltegiratzetik piezen garraiorako deseinu eta garraio beraren antolaketara eskaintzen die.
Gaur egun arte hau izan da hazkundearen euskarririk handiena eta etorkizunean hazten jarraitzeko ezinbesteko oinarria izango da. Hazkunde bide honetan, betiere beraien independentzia mantentzen saiatuz eta oraindik enpesa txikia izateak dituen mugak kontutan izanik.