Kooperatiba lehiakorrak: beraien ezaugarri eta portaeraren ikerketa
Fecha
2014-06-25Autor
Goienetxea Murgiondo, Ainhoa
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Kooperatibek gaur egungo merkatu lehiakorrean jarduten dute, beste hainbat entitaterekin batera. Gaur egungo merkatua globala da, eta merkaturen eskakizunetara egokitzea ezinbestekoa da. Merkatu honetan lehiatzerako orduan kooperatiben izaera eta portaera beste enpresekin alderatuz zerk bereizten duen aztertu da lan honetan. Printzipio eta ezaugarri bereizgarri hauek kooperatibek jarraitzen dituzten estrategiatan duten eragina ikusten da, kasu batzuetan oztopo direlarik, eta lehia abantaila beste batzuetan.
Kasu praktiko gisa MONDRAGON Korporazioa ikertu da. Korporazioak 2013-2016 aldirako zehaztu dituen estrategiak garatzen dira: dimentsioa eta nazioartekotzea, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta izaera eta identitate kooperatiboa, hain zuzen ere. Korporazioko kooperatibentzat orokorrak diren estrategiak dira, ondoren taldeko kide bakoitzak egokitu egingo dituenak.
Ikerketa burututa, ikusi da MONDRAGON Korporazioak finkatutako estrategiatan kooperatiben printzipioek presentzia nabaria dutela. Elkarren arteko lankidetza da eragin handiena duena, bere baitan estrategia bat izanik. Komunitatearenganako interesak, bazkideen parte hartze demokratikoak eta hezkuntzak ere garrantzia nabarmena dute.
Erronka bikoitza da kooperatibentzat: utilitate soziala alde batetik, eta lehiakortasuna bestetik. Hori dela eta, merkatuaren eskakizunei erantzuteko finkatutako estrategiek kooperatiben identitatearekin bat egin behar dute.