Bizi-mailaren nazio arteko ezberdintasunak: ekonomien konberjentziarik ba al da?
Fecha
2014-09-04Autor
Santamaría Jauregui, Nekane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
EUSKARA:Idatzi honetan denbora aurrera pasa ahala aurrezki tasak, biztanleriaren hazkundeak eta teknologiaren aurrerapenak hazkunde ekonomikoan duten eragina aztertuko dugu. Horretaz aparte, bizi-mailaren nazio arteko ezberdintasunak eta herrialde desberdinen ekonomiak bat-etorriko diren ala ez analizatuko dugu. Horretarako, Solow-en eredua erabiliko dugu. Ereduak kontsideratzen dituen populazioaren aldaketak eta aurrerakuntza teknologikoen eraginak lanean barneratzeaz gain, konbergentzia aztertuko dugu. Hau da, gutxien garatuak daudenak eta garapen bidean daudenak garatuak daudenen posizioetara hurbilduko diren ala ez eta zeintzuk izan daitezkeen horren arrazoiak.
Asiako, Afrikako eta ELGA erakundearen herrialde batzuen datuak hartuta konbergentzia aztertuko dugu. ELGA herrien kasuan, konbergentzia eman dela ikusten da, hau da, nazioek bat-egin dute. Asiako zenbait herrialdetan ere horrela dirudi. Afrikako herrialdeekin, ordea, ez da hori ikusten, herrialde bakoitzak bere norabidea jarraitzen du. Kasu honetan, ez da konbergentziarako patroi argirik ikusten.