Nukleosidoen gehikuntzaren eragina estres erreplikatiboan eta seneszentzia zelularrean: E2F1-/-/E2F2-/- makrofagoen kasua
Fecha
2015-06-05Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreek funtzio garrantzitsua dute ziklo zelularraren errgulazioan. Sagu knockout-etan eginiko saioetan deskribatu da E2F1 eta E2F2 geneen absentzian DNAren bikoizketa-tasa emendatuta dagoela makrofagoetan, eta ondorioz seneszentzia goiztiarra aktibatuta dagoela zelula hauetan. Seneszentzia horren mekanismoak ez dira ezagutzen, baina uste da DNAren estres erreplikatiboaren eraginez gertatzen dela. Oraintsu argitaratutako lan batzuren arabera, onkogeneek eragindako desegonkortasun genomikoa nukleosido mailaren urritasunagatik sortzen dela proposatu da. Emaitza hauek kontutan harturik, E2F1-/-/E2F2-/- (DKO) makrofagoen kultiboei nukleosidoak gehitu dizkiet exogenoki, eta zelula hauen proliferazioaren jarraipena egin dut. Nukleosidoekin trataturiko kultiboetan DNAren kalteen jaitsiera eta seneszenziaren saihespena detektatu ditut. Emaitza hauek zera iradokitzen dute, DKO zeluletako seneszentzia goiztiarraren arrazoia DNAren hiper-erreplikazioak sortutako nukleosidoen urritasuna izan daitekeela.