Spin-orbita elkarrekintza eta trukatze-korrelazio eremu eskalar eta bektorialaren ab-initio kalkuluak LAPW metodoaren bidez: Bismutoaren adibidea
Laburpena
Gradu amaierako lan honetan, LAPW metodoa aztertu da solidoen propietate elektronikoak
era teorikoan ikertzeko eta efektu erlatibistek hauengan duten eragina zenbatesteko
tresna teoriko bezala. Konkretuki spin-orbita elkarrekintzan zentratu gara, eta hau konputazionalki
inplementatzeko bigarren bariazionalaren metodoa aztertu da. Bestalde, Spin-DFT
teoriaren barruan spin-orbita kodifikatzen duen trukatze-korrelazio eremu bektorialaren azterketa
labur bat egin da, ekarpen erlatibista beste ikuspuntu batetik aztertu eta informazio
osagarria lortzeko asmoz.