Ekonometriaren ikaskuntzarako praktikak
Resumen
Liburu honetan, azken urteetan UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientziateko Fakultateko Ekonomia lizentziaturako Ekonometriarako Sarrera irakasgaian sortu dugun materiala bildu, txukundu eta antolatu nahi izan dugu.
UPV/EHUko Ikasketa Berrikuntzako eta Kalitateko errektoreordeak ikasketa-berrikuntzen programetan parte hartzea sustatu du, irakasgaiak Europako eremuko baldintzetara egokitzeko eta irakaskuntza-metodologia berriak praktikan jartzeko (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza eta Ariketetan Oinarrituriko Ikaskuntza), eta aitortu beharra dugu horrek bultzatu gaituela material hau sortzera. Horretaz gainera, gogoarazi nahi dugu Inmaculada Gallastegui Zulaica, Ekonometrian katredaduna, irakaslea eta kidea, aurrendaria izan dela arlo horretan, bai Sailean, eta bai Fakultatean. Aski seguru, lan hau ez zatekeen gauzatuko haren kemenik eta adorerik gabe.