Txostena: 2014. Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan
Ikusi/ Ireki
Data
2015Laburpena
Gero eta informazio gehiago eskatzen da kontsumitzen ditugun elikagaiei buruz, eta, gaur egun informazioa eskuratzeko dagoen erraztasunarekin, gero eta garrantzitsuagoa da informazioa argi eta egiazkotasunez zabaltzea. Hori dela eta, herritarrei bermatu nahi zaie informaziorako sarbidea izan dezatela, ahalik eta modu neutroenean eta zehatzenean, ulertu eta interpreta dezaten, eta beren iritzia era dezaten.
Elikagaien Segurtasunaren arloan ezinbestekoa da Komunikazio Estrategia bat izatea, oinarri hartuta jarrera proaktiboa. Estrategiak bete egin behar ditu irekitasunaren, gardentasunaren eta independentziaren oinarrizko printzipioak. Hain zuzen ere, horien araberakoa izango da herritarrek Elikagaien Segurtasunari buruz duten pertzepzioa. Hori dela eta, nahitaez ezagutu behar da komunikabideek Elikagaien Segurtasunarekin lotutako gaiei ematen dieten tratamendua, erabili ohi diren informazio-iturriak, albisteen kalitatea eta zehaztasuna, eta elikagaien arriskuei eta alertei ematen dieten ikuspuntua. Informazio hori ezagutzea ezinbestekoa da kudeatzaileek Elikagaien Segurtasunaren Komunikazio Estrategia bideratu ahal izateko.
Aurten, hirugarrenez egin da “Elikagaien Segurtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan” azterlan hau. Horrek, jendeak prentsaren bidez Elikagaien Segurtasunari buruz jasotzen dituen gaiei buruzko informazioa emateaz gain, ahalbidetu egingo digu aztertzea informazio horren tratamenduak zer-nolako joerak izan dituen Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatzian azken hiru urteotan.