Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak: EAEko talde batzuenganako hurbilpena
Fecha
2015-10-08Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan azken urteetan EAEn maskulinitateen inguruan sortu eta garatu diren diskurtsoak aztertzen dira. Horretarako abiapuntu bezala gizon taldeetan (sexismoaren aurka egiteko elkartzen diren gizonen kolektiboak) eta horren inguruko ekimen instituzionaletan ekoiztu diren testu batzuk diskurtso analisi kritiko feministaren bidez aztertzen dira. Honela, teoria feministaren ikuspegitik (identitatea, subjektibotasuna eta feminismoaren subjektu politikoaren auzia kontutan hartuz) gizonok gai feministetan izan dezakegun inplikazioaren nondik norakoak aztertzen dira.