Erizainaren rola paziente heldu afasikoen ongizate psikosozialean
Fecha
2015-10-08Autor
Garcia Jurado, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Afasia, garuneko lesio baten ondorioz sortzen den lengoai edo mintzamenaren
asaldura da, espresio eta ulermen arazo larriak sortzen dituena. Mintzamena gizaki
interakzioaren, esku-hartze sozialaren eta komunitatearen instrumentu
garrantzitsuenetako bat da. Hortaz afasiak eragin negatiboak sor ditzake pertsonaren
zein gertukoen egoera psikosozialean.
Honen aurrean planteatu den helburua, afasia eta honen ondorio psikosozialak
ezagutu eta afasiadun paziente helduen ongizate psikosoziala hobetzeko erizainak
egin beharreko rola zehaztea izan da.
Bilaketa bibliografiko bat eraman da aurrera, ondoren errebisio narratiboa
garatzeko. Informazioa datu-base ezberdinetako 24 artikulutan, 5 liburutan eta 5 web
orrialdetan aurkitu da.
Emaitzek adierazten dute afasiaren intzidentzia altua dela mundu mailan, kausa
nagusia garuneko istripu baskularrak (GIBAS) izanik. Mintzamenean ematen diren
asaldurek depresioa zein isolamendu soziala moduko ondorio psikosozialak sor
ditzakete. Hauek prebenitzeko, erlazio terapeutikoaren bidez, erizainak identitate berria
bilatzen, segurtasuna eskaini, talde terapia sustatu eta inguru soziala zein fisikora
moldatzen lagundu beharko dio pazienteari. Honen errekuperazioan, zaintzailea
elementu garrantzitsua dela kontuan izan beharko du erizainak.
Eztabaidan honakoak izan dira puntu garrantzitsuenak: erizain interbentzioen
inguruko ebidentzia falta, afasian zentratutako interbentzio zein balorazio eskalen
garapenaren beharra, gaur egun erizainek afasiari buruzko duten ezagutza falta,
afasiadun pazienteen abordai psikosozialari begira erizainak duen jarrera desegokia
eta osasun profesionalen komunikazio estrategien inguruko heziketa falta.
Ondorio gisa ikusi da, pertsona afasikoek bizi dituzten ondorio psikosozialak
gutxitzeko erizainak gainontzeko osasun profesionalekin batera errehabilitazio
sozialean eta psikologikoan parte hartuz aurrerapenak ikusi daitezkeela. Horretarako,
lehenengo pausua osasun profesionalek afasia tratatzeko ikuspuntua aldatzea izango
da, ikuspuntu biomedikotik biopsikosozialera aldatuz. Ondoren komunikazio
estrategien inguruan trebatu beharko dira, komunikazio eraginkor bat funtsezkoa baita
afasikoekin lan egiteko.